LOGOLOREA


    TIRA MANZANILLA
     

    XXI. mendeko osasunaren erronkak: laguntzetako kalitatea eta lan duina

    LAB sindikatuan uste dugu badela garaia ratio profesionalen auziari ekiteko; bada garaia arau batek laguntza ratioak ezar ditzan. Helburu bikoitz batekin: laguntzak kalitatezkoak izan daitezen, eta enplegua duina eta egonkorra izan dadin.

    Egungo ereduak behin eta berriz erakutsi digu ez dela eraginkorra. Gaizki antolaturiko ekipoek ezberdintasunak sortzen dituzte profesionalen artean, eta horrek desorekak sortzen ditu lanetan eta laguntzetan, gehiegizko desproportzionaltasuna dela-eta. Makillatu gabeko benetako kalitate estandarrak lortze aldera, nahitaezkoa da araudi bat, profesionalen arteko ekitatea erregulatuko duena eta plantillak lan kargaren arabera egoki antolatuko dituena.

    Aitzindariak izan beharko genuke ratioen lege baten garatzean, plantilla finkatzeko eta zerbitzu publikoen kalitatearen alde egiteko, interes politiko, ekonomiko edo bertzelakoen gainetik. Osasun zerbitzuen ikuskera neoliberalek sor dezaketen aldakortasunaren lekuko gara, Espainiako Estatuarekin egiten diren konparazio partzialak gorabehera.

    Gure osasuna blindatu behar da, abagunea edozein dela ere, eta lege batek arautu behar du zenbat profesionalek artatu behar dituzten sistemako erabiltzaileak. Lege horrek laguntzen lanak eta kargak izan behar ditu irizpide, gehiengoaren lan baldintzak okerragotu eta gutxi batzuen pribilegioak bilatzen dituzten interes korporatibistak alde batera utzita.

    Badaude adibideak; badira ratio legeak enplegu egonkorra ugaritzen lagundu dutenak. Eta horrekin batera handitu da kalitatea, eta txikitu da heriotz tasa, eta plantillak fidelizatu dira, eta osasun zerbitzu publikoa osatzen duten langile guztien gaitasun profesionalak egoki garatzen ahalbidetu da.

    Azterketa sakona egin behar da Osakidetzako eta Osasunbideko osasun zerbitzuak osatzen duten langile beharren gainean, asistentzialena zein laguntza asistentzialekoena.

    Ez dezagun ahantz osasunaren pribatizazioak -externalizazioen bidez modu zuzenean egiten dena, zein kudeaketa klinikoko unitateen bidez zeharka egiten dena- gutxi batzuen pribilegioak blindatzen dituela gehiengoaren kaltean, batez ere, artaturiko pertsonen kaltean.

     

    Hasiera

    LOREAK

    The Evidence is In - California RN-to-Patient Ratios Save Lives

    la ratio de enfermeras por medico refleja que espana esta medicalizada 2951 620x368

    Artículo publicado el 19 de noviembre de 2017 en redaccionmedica.com

    Espainiar estatuak iazko joera mantentzen du erizain eta medikuen arteko ratioari dagokionez. Hau da OCDEk ‘Health at a glance 2017’ bere azkeneko txostenean aditzera eman duen datua, non Portugal, Grezia eta Italiarekin batera Europar Batasuneko ratio txarrenetariko lau estatuen artean kokatzen duen.

    España mantiene su tendencia respecto al año pasado en el ratio de enfermeros por médico. Este es el dato que refleja la OCDE en su último informe de ‘Health at a glance 2017’ que se sitúa entre los cuatro países junto con Portugal, Grecia e Italia con peor ratio dentro de la Unión Europea.


    La falta de enfermeras dispara la mortalidad en el sistema sanitario

    escasez

     

    Artículo publicado el 31.10.2017 en laopinioncoruna.es

    "Erizain faltak osasun-sistemako hilkortasuna izugarri igo du". "Elkarbanatutako erabakiak ezarri behar dira eta medikuak erabakiak hartzen dituenaren eta pazienteak esanak betetzen dituenaren rolarekin bukatu".

    "La falta de enfermeras dispara la mortalidad en el sistema sanitario". "Hay que implantar las decisiones compartidas y acabar con el rol en el que el médico decide y el paciente obedece".


    La ratio de enfermeras por médico refleja que "España está medicalizada"

    la ratio de enfermeras por medico refleja que espana esta medicalizada 2951 620x368

    Artículo publicado el 19 de noviembre de 2017 en redaccionmedica.com

    Espainiar estatuak iazko joera mantentzen du erizain eta medikuen arteko ratioari dagokionez. Hau da OCDEk ‘Health at a glance 2017’ bere azkeneko txostenean aditzera eman duen datua, non Portugal, Grezia eta Italiarekin batera Europar Batasuneko ratio txarrenetariko lau estatuen artean kokatzen duen.

    España mantiene su tendencia respecto al año pasado en el ratio de enfermeros por médico. Este es el dato que refleja la OCDE en su último informe de ‘Health at a glance 2017’ que se sitúa entre los cuatro países junto con Portugal, Grecia e Italia con peor ratio dentro de la Unión Europea.


    Uno de cada cuatro médicos navarros tiene más de 50 años

    maletinjubi phixr

    Artículo publicado el Martes, 7 de Noviembre de 2017 en www.noticiasdenavarra.com

    10 urte barru 2400 mediku fakultatiboetatik 666 erretiroa hartuko dute. LAB sindikatuaren arabera, erreferentziatzat Osasunbideako memoriak hartuz, 10 urteren buruan %30eko langileria erretiratuko da (1.719 pertsona).

    En 10 años se jubilan 666 de los 2400 facultativos. Según los datos del sindicato LAB que toman como referencia las memorias de Osasunbidea, en el plazo de 10 años se jubilará el 30% de la plantilla (1.719 personas).


    Comisión de las Naciones Unidas: Invertir en profesionales sanitarios impulsará el crecimiento económico

    oms

    Los Presidentes de Francia y Sudáfrica han hecho un llamamiento a la inversión urgente en todo el mundo para crear nuevos empleos en el sector de la salud a fin de que no llegue a producirse el déficit previsto de 18 millones de profesionales sanitarios.


    4.400 médicos vascos se jubilarán en una década, el triple que en la anterior

    medico 23433 1 phixr

    Artículo publicado el Martes, 7 de Noviembre de 2017 en www.deia.com

    Osakidetzan, osasun-lanbideetatik, mediku fakultatiboena zaharrena da elkargokidetutako profesionalen datuen arabera. Zifrek medikuen %32-a beren lan-ibilbidearen bukaeran daudela nabarmentzen dute.
    BILBAO- Los colegios de médicos del País Vasco han vuelto a hacer sonar las alarmas por el envejecimiento de las plantillas médicas. De los oficios sanitarios, el de facultativos es el de mayor edad, según se refleja en los datos de profesionales colegiados.


    Los servicios sanitarios de las comunidades autónomas. Informe 2016

     fadsp simbologo

    Informe publicado 5 de septiembre 2017 en www.fadsp.org

    Osasun Publikoaren Babeserako Elkarteen Federakuntzak Autonomia-Erkidegoen Osasun Egoerari buruzko txostenak egiten ari ditu 2004 urtetik.

    La Federación de Asociaciones para la Defensa de la Sanidad Pública (FADSP) lleva realizando Informes sobre la Situación Sanitaria en las CCAA desde el año 2004.