Zer da Asistentzia-taldeen Ratioen Antolamendurako Legea?LAB sindikatutik eztabaida bat ireki nahi dugu jendartean, behar dugun osasun ereduaren inguruan. Horretarako, proposamen ireki bat egiten dugu egungo eredua berriz pentsatzeko eta erronka batzuk markatzeko, etorkizunean asistentziaren eta lanaren kalitatea ziurtatuko dituztenak. Gure proposamenak ratio lege bat planteatzen du, argi eta garbi ezarriko duena artatu behar den populazioarekiko profesional kopurua (osasun arlokoak eta bertze arlo batzuetakoak). Pazientearen zaintzak gure osasunaren ardatz egituratzailea izan behar duen gisa berean, osasunak zerbitzu publikoen kalitatea ziurtatu behar baitu. Hala, ratio lege bat ezartzeak enplegu duin eta egonkorra ziurtatzea ahalbidetuko du eta pribatizazioen mehatxuen aitzinean blindatuko du gure osasuna. lorea LAB sindikatuaren proposamen bat da, gizarteari egina. Egungo osasun eredua eraldatu nahi baitugu, profesionalen lan baldintzetan eta pazienteen zaintzan ekitatea sustatuz. Egungo osasun sistemaren hondatzea bukatu behar dugu, prekarietatea bukatu behar dugu, murrizketen politikak bukatu behar ditugu. Aurrera egin dezagun osasun publiko, iraunkor eta kalitatezko baten alde. |