Inprimatu

TIRA BELAR
 

Asistentzia-taldeen Ratioen Antolamendurako Legea

lorea, politika, ekonomia zein bestelako interes baino harago, gaixoaren zaintza eta zerbitzu publikoen kalitatea helburu, osasun publikoko mantenu eta hobekuntzarako Administrazioari oinarrizko tresna eman nahi dion LABen proposamena da.

Herritar guztiei osasun zerbitzu integrala emateko asmoz, artatutako populazioaren arabera osasun-langile eta ez osasun-langile kopuru egokia legez arautu nahi da. Langile estaldura irizpide finkoa ezarri nahi da. Legeak berdin eraginen lioke osasun publikoari zein pribatuari. Zehaztu nahi da artatzen den populazio kopurua eta mota, eta emandako zerbitzuen arabera, zenbat mediku, erizain, administrari zaindari, garbitzaile, mantenu langile, informatikariā€¦ den egokia edozein espezialitate edo zerbitzu zehatzean.

Baina ez da soilik gaixo bakoitzeko langile kopuruari eragiten dion kontu bat, kualitatiboa ere bada. Gure hausnarketa eta ekarpenetan asistentzia zerbitzua eta asistentzia laguntza emateko antolakuntza eredua berrikustea eta eraldatzea proposatzen dugu.

Zaintzak emateko osasun espezialitatea eta ospitalea erdigunean kokatzen dituen eredu zaharkitua gainditu nahi dugu.

Osasun zerbitzua antolatzeko, orain arteko estamentu, korporatibismo eta hierarkietan oinarritutako eredu zaharkitua eta ez eraginkorra alboratuz, talde lanaren bitartez kalitatea bultzatuko duen beste eredu bat proposatzen dugu.

 lorea  
- Lan kargen bidezko banaketa zehazten du.
- Langileen egonkortasuna bermatzen du.
- Behin-behinekotasunarekin eta kontratu prekarioekin bukatzen du.
- Politika, antolakuntza edo sasoiko irizpideen menpe ez dagoen arreta ziurtatzen du.

 

Osasun Arretarako Diziplina Anitzeko Taldeak (OADAT)

Egungo osasun ereduaren aurrean, loreak bi zutabetan oinarritutako ikuspegia proposatzen du::

Asistentzia prozesu osoan zehar arreta integrala eta integratzailea izan dadin, gaixoa asistentzia jardueraren erdigunean kokatuko da.
Arreta espezializatuaren bitartez, era erreal eta eraginkorrean Lehenengo Arreta indartu prebentzioa, heziketa eta jarduera sozio-sanitarioaren koordinazioa bultzatzeko. Asistentzia prozesuan arreta osoa eta koordinatua izan dadin, Lehenengo Arretako langile taldea era proportzionatuan dimentsionatu.

Eredu berri hau talde lan kontzeptuan oinarritzen da: Osasun Arretarako Diziplina Anitzeko Taldeak. Helburua gaixoaren zaintza jardueran parte hartzen duten langile kategoria guztien arteko koordinazioaren bitartez, gehie-nezko asistentzia kalitatea lortzea da.

Lege honek langileen berrantolaketaren oinarria finkatuko luke ospitaletan zein Lehenengo Arretan, eta talde lan eta lan talde kontzeptuetan oinarrituta, OADATen ezaugarriak eta funtzioak zehaztuko lituzke.

Era berean, helburu eta bitarteko proportzioan oinarrituta, garatu beharreko plan estrategikoen arabera, osasun arretako diziplina desberdin-etako langile kopurua zehaztuko da.

Asistentzia beharrek eta osasun antolakuntzatik behar horiei emandako erantzun koordinatuak jarduera baldintzatuko dute, asistentzia lanetan edo hauen laguntza logistiko/adminis-tratiboan inplikatutako langile kategoria guztien ekarpena kontuan hartuz.

Azken finean, azken urteotako atomizazio eta deskoordinaziorako joeratik aldenduta, OADATak langile antolakuntzan eta asistentzia lanetan jarraibide homogeneoak dituen egitura organiko integratu eta koordinatu baten barnean irudikatzen ditugu.

 EPAS 
- Helburuak lortzeko talde desberdinen arteko proportzionaltasuna aplikatzea ahalbidetuko duen arreta taldeetan langile kohesionatuez osatutako antolakuntza administratibo unitatea.
- Talde lana bultzatuko duen langileen arteko lotura, irizpide korporatiboak eta ekitate falta saihestuz.

 

Hasiera