Inprimatu
TIRA UZI
 

Lanpostuen behin-behinekotasun kopuru handiek, prekarietateak, behin betiko lanpostuen desagertzeak eta aurreikusten diren jubilazioek artatzearen kalitatea arriskuan jarri dute

Azkeneko urte hauetan joera behin betiko lanpostuen suntsitzearena izan da, behin-behineko lanpostuak izugarri handitu diren bitartean. Osasun zerbitzuak behin-behineko lanpostuen enpresa bihurtu dira, kontratupean dagoen langile kopurua %40ra iritsi delarik. Aldi berean, burutzen kopuruaren igoerak plantillaren igoerarena bikoiztu du. Honek guztiak soldatetan, lanaldietan eta lan kargetan desberdinkeriak eragin ditu.

Osasunbidean. urtero, batez beste 90 lanpostu galtzen dira. Langileen erreposizioaren faltak langile finkoen adina dexente zahartu du, horrela, 10 urteren buruan plantillaren %30 jubilatuko da ( 1.719 lagun). Beraz, bi kopuruak batuz gero, 1.719 jubilazio eta 900 lanpostu galduak, 10 urte barru 2.619 lanpostu finko desagertuko dira, baldin eta lanpostu horiek langile finko eta egonkorrekin betetzeko neurriak hartzen ez baditugu.

Osakidetzan, behin betiko langileen %60k 50 urte baino gehiago du. Gainera horietako %13k 60 urte baino gehiago du. Behin betiko langileen artean bakarrik %11k 39 urte baino gutxiago du. Osakidetzak berak emandako datuen arabera, 2013- 2018 bitartean, 26.000 behin betiko lanpostuetatik 4.000 baino gehiago galduko dira, epe horretan aurreikusten den jubilazioa %16koa baita. Kopuru honi, beste arrazoi batzuk direla medio galduko liratekeen behin betiko lanpostuak gehitu beharko zaizkio.

Berritze eza dela eta, bi osasun zerbitzuetan lanpostuen galera eta langileen zahartzearen joera begibistakoa da.

Behin- behinekotasuna endemikoa izateaz gain, egoera horretan dagoen langile kopurua ikaragarria da.

Kontratu kopurua handitzen
ari den bitartean, kontratatutako
langile kopurua, aldiz, ez.

Langile batek zerbitzu anitzetako kontratu ezberdinak pilatzen ditu, noiz eta non lan eginen duen jakin gabe, bere lan egoera ezegonkortuz.

Honi guztiari lanpostu ezberdinetan langileen gehiegizko txandaketa gehitu behar zaio, honek artatzearen kalitatearen okertzean eragin zuzena duelarik.

Beraz, behin betiko lanaren suntsiketak, berritze ezaren ondorioz langileen zahartzeak eta inoiz izandako behin-behinekotasun handienak, behar den moduko artatzea arriskuan jartzen dute.

Osasun sistemaren prekarietate egoerak heriotza indizeetan ere eragina du. Profesionalen kolektiboek eta elkarte zientifikoek egindako ikerketek osasun langileen ratio eta heriotzaren jaitsieraren arteko lotura zuzena ezartzen dute.

Proportzio eza langileen artean

TIRA PROFESIONALAKArreta sanitarioan gure osasun zerbitzu-etan parte hartzen duten estamentu ezberdinen eta langileen artean desoreka handiak daude. Europako bataz besteko-tik Espainiar Estatua, gaixo eta langileen ratioari dagokionez, oso behiti dago. Europan, zuzeneko arretari dagokionez, ia langile kopuru bikoitza dago.

Langileen mailen artean osasun taldeetan proportzionaltasuna egon behar du desorekarik ez izateko eta langile batzuk besteen aurretik ez lehenesteko.

Langileen mailen arteko egungo desorekak gehiegizko medikalizazioan antzematen dira, Oinarrizko Arretan batez ere. Desoreka honek sistema eraginkorragoa izan dadin eragozten du, gainontzeko mailetako bitarteko eta langileren faltagatik gehiegizko kontsulta eta froga kopuruak ezin baitira behar bezala konpondu.

Herrialde bateko osasungintzaren kalitatea hobea da biztanleko langile kopurua handiago denean, langile horien artean oreka dagoelarik.Europear osasun sistemen artean Espainiar Estatua 19. tokian dagoela ez dugu ahaztu behar; aldiz, mundu mailan eraginkorrenen artean hirugarrena da, hori bai, bertan aritzen diren langileen lan baldintza kaxkarren bizkar.

Europear mailako datuak: biztanleria era orekatuan artatzen duen langile kopuru egokia dagoen tokietan, bizi kalitatean eta gaixoaren arretan hobekuntza dago. Hau langileek egindako prebentzio lanari esker da eta ondorioz, patologia anitzen konplikazioak ere guttitu egiten direlarik. Ekonomiaren ikuspegitik ertain eta luzera begira gastuak ere behera egiten du.

Osasunbidean eta Osakidetzan osasun langileen arteko proportzionaltasuna Espainiar Estatukoa baino zertxobait hobea bada ere, europear mailatik urrun dago. Espainiar Estatuak Europa osoko ratio okerrenak ditu.


Zaharturiko plantilla batzuekin, erretiroa hartzeko erritmoa izugarri bizkortuko da

TIRA ADINAPlantilla finkoa ez berritzeko Madrilen inposizioak plantillaren zahartzea ekarri du. Hurrengo urteetarako espero den erretiro erritmoa ikusita, enplegu finkoen suntzitzea eskandaluzkoa izanen da.

Osakidetzan, 15 urte barru, langile finkoen %60 erretiroa hartzeko adinean sartuta egonen da. Osasunbidean, %53.


Behin-behinekotasun altu batek osasun sistema kaltetzen du

TIRA BEHINEnpleguaren kalitateak harreman zuzena du asistentziaren kalitatearekin. Jasaten ari garen behin-behinekotasun tasa onartezina da. Egun, tasa hori %40ren inguruan dabil Osakidetzan zein Osasunbidean. %15etik jaisten ez den bitartean, ezin da erran enpleguan edo osasun asistentzian kalitatea dagoenik.

Behin-behinekotasunak ez luke inoiz %15 baino handiagoa izan behar. Lanpostu erreserben estaldura (eszedentziak, burutzak…) behin-behineko-tasunaren %8 da.


Heriotza tasa handitu da krisialdian

TIRA HERIOTZAHeriotza tasaren datuak argiak dira. Egiaztatu da tasa handitze hori lan baldintzen okerragotzearekin, murrizketekin eta prekarietatearen handitzearekin lotuta dagoela. Hauxe bera gertatzen da Osakidetzan zein Osasunbidean.

Hainbat ikerketak harreman zuzena ezartzen dute osasun langileen ratio orekatu baten eta heriotza tasaren jaitsieraren artean.


Asistentziaren kalitatea arriskuan jartzen duen joera bat

TIRA LANAzken urteetan, lan finkoak behea jo du eta, egungo joera horrekin segituz gero, hamar urtean enplegu egonkorraren erdia galduko da. Osakidetzan zein Osasunbidean ikusi den joera horrek plantilla finkoaren zahartzea dakar, ez baita berritzen. Eta horrek guztiak baldintzatzen du asistentziaren kalitatea.

Osasunbidean, 90 lanpostu galtzen dira urtero, eta horiei erretiroak gehitu behar zaizkie. 10 urtean lanpostuen %46 suntsituko dira. Osakidetzan, soilik langileen %11k dute 39 urte baino gutxiago.

 

Hasiera