Inprimatu

TIRA URA
 

Zer suposatuko luke loreak?

Hasi bezala, bukatuko dugu gure solasa: enplegu duina, langileen arteko ekitatea eta zainketen eraginkortasuna helburu, gaixoa osasun publikoko erdigunean kokatuko duen proiektu serioa babestuz.

lorea lan karga banaketa zuzena gauzatzeko eta estres egoerak saihesteko tresna eraginkorra da. Era berean, langileen artean akatsak eta Burn-Out gutxituko dira.

loreak egungo osasun sisteman merkataritza kontzeptuak aplika-tzea eta gaixoen beharretatik aldendutako emaitzak lortzeko asmoa errefusatzen ditu. Aurrezteari begira bideratutako kudeaketa eta osasun publikoaren pribatizazioa helburu duten antolakuntza ereduen aurrean alternatiba da.

Lan prekarioarekin amaituz, loreak egonkortasuna bermatzen du. Aldi berean, neurririk hartzen ez bada, osasun publikoari eusteko, epe laburrean arazo latza suposa dezakeen langile belaunaldiak ordezkatzeko zailtasuna, kontuan hartzen du.

Arreta eta osasun publikoa mantentzeko erabakigarriak izan daitezkeen eta gaur egun jada sumatzen diren gabezi larriak gainditzeko proposamena egin du LAB sindikatuak. Gabezi horiek langile, ekitate, lan duin, prekarietate eta zainketei eragiten diete.

Proposamen hau bideratuta doan jendarte eragileek eredu aldaketa gauzatzeko beharrezkoak diren trebezia, ezagutzak eta jarrera erakutsi behar dituzte.

Lorea eztabaidarako proposamena da. Enplegu duina eta asistentzia kalitatea bermatuko dituzten osasun asistentzia taldeetarako langile ratioak ezarriko dituen Lege aitzindaria da.

 

 

Hasiera